Astekaria

2015.11.27
Aste honetan, ostegunean greba egon zenez saio bat bakarrik euki dugu. Saioarekin hasteko, irakasleak bi ariketa azaldu ditu klasean lantzeko. Google sites-rekin jarraitu dugu taldeka eta banaka azaldutako ariketak egin ditugu. Google sitesren arazoak konpondu ditugu eta drivean egindako ariketak bakoitzak bere taldearekin konpartitu du. 
2015.11.20
Aste honetan, taldeka jarri gara pasa den asteko informazioa biltzeko eta talde osoarekin konpartitzeko. Jarraitzeko sites bat ireki dugu, talde osorako, bertan aktak, entregaiak... igotzeko. Rolak berriro begiratu behar izan ditugu taldekide bat gehiago sartu delako gure taldean. Bideo bat ikusi dugu gero komentatzeko eta artikulu batzuk irakurri ditugu guztion artean komentatzeko ere. 


2015.11.13
Aste honetan, Word-a lantzen hasi gara. Hasteko ariketa batzuk egin ditugu binaka gero e-gelara igotzeko, ariketa horiekin Word-a nola erabiltzen den ikasi dugu, gehien bat gehien erabiliko ditugun gauzak gure lanak edota behar ditugun gauzak egiteko Word-an. Jarraitzeko taldeak egin behar izan ditugu proiektua egiteko, bosteko taldeak egin ditugu eta egitean, galdera batzuk erantzun ditugu, lehenengo banaka  eta gero taldean jarri dugu amankomunean. Gero, talde osoarekin amankomunean jarri dugu. Amaitzean, testu bat irakurri dugu banaka eta lehen bezala, lehenengo ezaugarriak banaka pentsatu ditugu eta gero taldean altuan esateko. Azkenik, akta eredua bete dugu talde guztiaren artean klasearekin amaitzeko.
2015.10.30

Aste honetan, youtubetik bideoak ikusi eta igo egin ditugu gure blogera. Nola igotzen diren diapositibak blogera ere ikasi dugu. Jarraitzeko galdetegi bat erantzun dugu taldeka eta amaitzean galdera hoiek prestatu behar izan ditugu gero bozeramaile bat klase aurrean azaltzeko eta azkenik amaitzeko denbora izan dugu gure blogarekin jarraitzeko.


2015.10.23

Bigarren astearekin jarraitzeko,Gmailarekin amaitzean Blog bat sortu behar izan dugu, bakoitzak gai bat pentsatu behar izan du bere blogarako eta gaia jakitean bloga sortu. Bloga sortzean irakasleak nola erabiltzen den azaldu du, hainbat gadgets desberdin jartzen. Azkenean amaitzeko, denbora utzi digu blogarekin jarraitzeko, blogaren informazioa bilatzeko eta astekariarekin jarraitzeko.
2015.10.16

Lehen astea izan da eta aste honetan irakasgaiarekin hasteko irakasleak irakasgaia nola izango den eta zer egingo dugu azaldu du, jarraitzeko fitxa pertsonal bat egin dugu eta e-gelara igo behar izan dugu. Gero, binaka galdetegi bat erantzun dugu ordenagailu batean, amaitzean guztion artean erantzunak altuan irakurri ditugu erantzun desberdinak entzuteko. Azkenik, astearekin amaitzeko g-maila nola erabiltzen den ikusten hasi gara, nola bilatzen diren gauzak, zertarako balio duten etiketak...etb.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina