2015(e)ko abenduaren 19(a), larunbata

2014ko uztaileko uholdeak Euskal Herrian.

2014ko uztailaren 4ean, Iparraldeko eta Nafarroako uholdeak gertatu ziren. Uholde hauek kalte handiak utzi zituzten eta pertsona bat hil zen.Uztailaren 3an,urak gainezka egin zuen Sagasetan. Urak hainbat etxebizitza kaltetu zituen, bereziki bi: horietako batean horma bat behera erori zen; bestean, berriz, ur-korrontea sartu zen eraikin barrura. Urak eta lokatzak kaleak hartu zituzten, eta 40 cm-ko altuera ere hartu zuten. Egun berean, 16:54ean, sutea piztu da Arantzako Albisko Borda, tximista baten ondorioz. Eraikin barruan zegoen lastoak su hartu zuen, eta teilatuaren zati bat kaltetu zen
Uztailaren 4ean, Elizondon, 05:50 eta 06:50 artean botatako "aparteko euri-jasa baten ondorioz" izan ziren uholdeak. Iberiar penintsulatik gora joan zen ekaitza, Baztan  aldean gelditu zen trabatuta eta zuen guztia bertan hustu zuen.
KALTE EKONOMIKOAK;
Nafarroan, 500 pertsona baino gehiago kaltetu zituzten uholdeek Elizondon. Gainera, 100 auto baino gehiago hondatu eta sei zubi kaltetu ziren. Hogei errepide inguru igarogaitz gelditu ziren, eta baserri ugari, inkomunikatuta. Aseguru-etxeek Baztango kalteen kostuak lau milioi ingurukoak izan zirela adierazi zuten
2014ko abuztuaren 5ean aditzera eman zenez, Baztanen guztira 22 eskaera egin zituzten, udalaren eta norbanakoen artean. Udalaren eskaeraz gain, beste sei eskari etxebizitzetan izandako kalteentzako izan ziren; beste bat etxejabeen elkarte batek aurkeztu zuen, eta 14 saltokik ere bete zuten eskabide orria. Udalak txosten bat aurkeztu zuen kalteak zenbatuz, eta 500.000 euro eskatu zituen.


1991ko abenduaren 6ko A-8 autobideko istripua

1991ko abenduaren 6an, AP-8 autobidean Zornotza parean izandako auto istripuan, 18 hildako eta 48 zauritu izan ziren, Euskal Herrian sekula izandako auto-istripurik korapilatsuenean.
1991ko abenduaren 6ko goizeko hamarretan, AP-8 autobidearen aldapan beherako Bizkaiko tarte batean, laino itxia zegoen. Goizeko 10:50ak aldera, Donostiarantz zihoazen bi autok talka egin zuten autobidean. Ondoren, atzetik zetozen autoek ere, lainoaren eraginezko ikusgaitasun murriztua zela-eta, lehenengo biak jo, eta bata bestearen jarraian talka egin zuten elkarren aurka, horietatik hainbat aurrekoen gainera igo zirelarik. Orotara, 25 autok egin zuten talka; batzuek su hartu zuten, eta berehala, sutea beribil gehienetara zabaldu zen. Autoen barruan pertsona asko geratu zen harrapaturik, eta banaka batzuek ihes egitea lortu zuten arren, gehienak harrapaturik geratu, eta bertan kiskalita zendu ziren.

Gertakariaren berri eman eta berehala, larrialdi zerbitzuak lanean jarri ziren zauritutako pertsonei laguntzeko; DYA eta Gurutze Gorria, besteak beste. Suhiltzaileek sutea itzaltzeko lanetan jardun zuten, eta kaltetutako hainbat autori atzera tira egin zioten baita, haiek ere erretzea ekiditeko. Ertzainak,  bestalde, autobidearen trafikoa alde horretan eten, eta bestean bideratu egin behar izan zuen zerbitzuen jarduera errazteko; auto-pilaketa handia sortu zen ondorioz, bai autobidean bertan, bai eta trafiko gehiena hartu zuen N-634 errepidean ere. Horrez gain, lehen orduetan, eta hildakoen izenen berri eman ez zen arte, haien senideen artean ezinegon handia izan zen. Ia hildako guztiak istripuaren tokian hil ziren, baina bertan zendu ziren 17 haiei larri zauritu ziren 18en arteko emakumezko bat gaineratu behar zaie, Galdakaoko Ospitalean hil zena geroago, bertara erreduraz larri zaurituta eta ke pozoitsua arnastuta eraman ostean.

2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

Iberiaren 610 hegaldia

Iberiaren 610 hegaldiaren istripua 1985eko otsailaren 19an Oiz mendian istripua izan zuen Iberia hegazkin konpainiaren 610. hegaldiak izandako istripua izan zen. Hegazkinean zihoazen 148 pertsonak hil ziren.
"Alhambra de Granada" hegazkinak Bilbo eta Madril arteko ohiko hegaldia egiten zuen, eta Madrildik goizeko zortziak aldera atera zen. Goizeko 9:25etan Durangaldetik txorierrira sartzera zihoan, Sondikako aireportura heltzeko asmoarekin.
Goizeko 9:27tan aireportuko kontrol dorrearen eta hegazkinaren arteko komunikazioa eten egin zen. Dorrean zeuden kontrolatzaileen artean kezka sortu zen, hegazkina goizeko 9:35etan lurrartzekoa zela eta. Ihauteri astearte hartan, laino itxiak Oiz mendiaren hegoaldea estaltzen zuen eta istripuaren ondoren egindako ikerketak erakutsi zuenez, hegazkina lainopean galdu eta mendiaren puntan dagoen Euskal irrati telebistako antena jo zuen, ondoren su hartu eta mendian behera eroriz. Lekukoek esandakoaren arabera, hegazkina su-bola batek inguratzen zuen eta pinuen gainean hegan egin zuen, azkenik Iru Erreka izeneko amildegian erortzeko. 148 pertsona hil ziren, 141 bidaiari eta hegazkineko zazpi langile.
Istripua gertatu zela ohartuta, gorpuen berreskuratze lanak hasi ziren, baina inguruaren erliebe malkartsua dela eta oso zaila izan zen. Horrez gain, istripuaren bortizkeriak, hainbat gorpu erabat puskatu zituen, eta osorik gorpu bat baino ez zen aurkitu.

2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

Marcelino Ugalde ikastetxeko hondamendia

Marcelino Ugalde ikastetxeko hondamendia Ortuellako Marcelino Ugalde ikastetxean 198oko urriaren 23an  egondako gas-leherketa da. Leherketa hark, 52 hildako eragin zituen, 49 haur, bi irakasle eta ikastetxeko sukaldari bat.

Marcelino Ugalde ikastetxea 1972. urtean eraiki zen eta 1.300 haurrentzako lekua zeukan. Ortuellako Ganguren auzoan dago, herritik aldendutako gune garai batean alegia 1980an  gas-leherketa gertatzean, eskola barruan 800 eta 900 haur inguru zeuden, 28 gelatan banaturik. Goizeko hamabiak hamar gutxiagotan, leherketa izan zen, sotoan zegoen gas azpiegituran. Momentuan, eskolako beheko solairua behera erori zen, eta hondakinen artean, 80 edo 90 ume inguru harrapaturik geratu ziren.
Leherketa gertatu eta berehala, inguruan bizi ziren bizilagunak eta ortuellar guztiek, eskolara jo zuten, zer gertatu zen jakin eta hondakinen artean umeak salbatu ahal izateko. Izan ere, herritar gehienek, eskolan ikasten zuten umeak zituzten.

2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

Circo Amateur antzokiko hondamendia

1912 azaroaren 24ean dozenaka pertsona zeuden antzoki barruan, antzezpena ikusteko zain, gehienak haurrak ziren. Antzezpena hasi berria zela ustez emakume batek sua zegoela oihukatu zuen eta berehala beldurra antzokian hedatu eta jende guztia irteeraren bila hasi zen. Irteeraren bila abiatutako jende oldean pilatuta jendea bata bestearen gainetik salto egiten saiatu ziren, eta irteteko pasabide estua zenez, hondamendia berehalakoa izan zen. Guztira 49 pertsona hil ziren, 46 haur eta 3 heldu.
Ondorengo egunetan, antzokiko jabeei zuhurtzigabekeriaz jokatzea leporatu zieten, antzokiak larrialdietarako irteerarik ez zuelako, eta eraikinaren barruan, zegoen lekua baino jende gehiago sartzen utzi zutelako. Hildakoen omenezko hileta elizkizunak ondorengo egunetan ospatu ziren Bilboko Donejakue katedralean egin ziren, eta 40.000 pertsonatik gora hartu zuten parte.

2009ko Lazkaoko atentatua


Ertzaintza atentado lazkao 2009.jpg

2009ko Lazkaoko atentatua 2009ko otsailaren 23an ETAk Lazkaoko PSE-EEren egoitzaren aurka buruturiko atentatua izan zen. Egoitzaren aurrean jarritako lehergailu batek eztanda egin zuen goizaldeko 3:00 aldera.
Bi ordu lehenago, ezezagun batek ETAren izenean Gipuzkoako DYAra deitu zuen atentatuaz ohartarazteko. Ertzaintza egoitzara hurbildu zen eta segurtasun-eremua ezarri zuten. Hainbat bizilagun eta taberna bat hustu ostean, bonbak eztanda egin zuen.
Ondorioak;
-Herriko tabernan kalte ugari sortu ondoren, herriko ezker abertzaleak elkarretaratzea egin zuen.
-Hurrengo egunean, otsailaren 24an , gizon batek (dirudienez kalteak jasan dituen etxean bizi zen bizilaguna) Lazkaoko Antsoategi Herriko Tabernan sartu zen atea hautsi ondoren, eta borra batekin bertako gailu, tresna, makina guztiak hautsi zituen. Bertara, Ertzaintza agertu zen eta gizona atxilotu zuten. Bien bitartean, 12:00etan herriko plazan konzentrazio isila egiten ari ziren atentatua gaitzesteko.

2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

1967ko Eretako lurrikara

1967ko Eretako lurrikara 1967ko abuztuaren 13an Ereta herritik gertu gertatu zen.Zuberoa eta Bearno arteko mugan dagoen Argibel mendian Hildako bat eta hainbat zauritu eragin zituen Eretan eta bertako eraikuntzen %80ak kaltetu zituen. Frantzia kontinentalean izandako lurrikara bortitzena izan zen. Uhin sismikoak  Baionan nabarmenak izan ziren. Hego Euskal Herrian ere nabaritu zen lurrarendardara:Erronkarin kalte arin batzuk sorrarazi zituen eta Donostian jendea kalera atera zen beldurrez.Ondorioak 150.000 km2-ko azalera zuen eremu batera zabaldu ziren.

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

1941eko zikloia

1941eko zikloia edo haizetea, 1941eko otsailaren 15etik  otsailaren 16ra Iberiar penintsulan egondako haizete gogorra da. Euskal Herriko haize boladarik indartsuena izan zen. Zikloi honen ondorioak; 

-Zumaiako tren istripua;Otsailaren 15eko arratsaldean Donostiatik Bilbora zihoan tren bat Bilbotik zetorren beste tren batekin bat egin zuen Zumaiako San Migel Artadiko zubian. Haize gogorrak bagoiak mugitu eta trenetako bat ibaira erori zen, barruan hainbat pertsona zeudela. Guztira 31 pertsona hil ziren ibaian itota.