1912 azaroaren 24ean dozenaka pertsona zeuden antzoki barruan, antzezpena ikusteko zain, gehienak haurrak ziren. Antzezpena hasi berria zela ustez emakume batek sua zegoela oihukatu zuen eta berehala beldurra antzokian hedatu eta jende guztia irteeraren bila hasi zen. Irteeraren bila abiatutako jende oldean pilatuta jendea bata bestearen gainetik salto egiten saiatu ziren, eta irteteko pasabide estua zenez, hondamendia berehalakoa izan zen. Guztira 49 pertsona hil ziren, 46 haur eta 3 heldu.
Ondorengo egunetan, antzokiko jabeei zuhurtzigabekeriaz jokatzea leporatu zieten, antzokiak larrialdietarako irteerarik ez zuelako, eta eraikinaren barruan, zegoen lekua baino jende gehiago sartzen utzi zutelako. Hildakoen omenezko hileta elizkizunak ondorengo egunetan ospatu ziren Bilboko Donejakue katedralean egin ziren, eta 40.000 pertsonatik gora hartu zuten parte.